Asociacion Beroa Elkartea Asociacion Beroa Elkartea

BEROA ELKARTEA

ZER DA BEROA? Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea

 

Beroa elkartea, Harrera Familiaren baliabidearen hedapena izan da. Honekin batera,
sentsibilizazio eta kapatzio programetan ere lan egiten dugu etorkizuneko harrera familiak bilatzen.

Gure nahi nagusiena geroz eta harrera familia gehiagok har dezaten parte haur eta gazteen babeserako baliabide honetan da. Izan ere, haur eta gazte hauek babesik gabe egoera larrietan daude eta familia batek eman dezakeen estabilitate emozionaka behar dute.

Hau guztia lortu ahal izateko hainbat ekintza antolatu eta eramaten dira aurrera harrera familia diren familien laguntzarekin. Ekintza guzti hauen helburu eta funtsa nagusiena, baliabidean parte hartzen duten familia ezberdinei, bizitzen ari diren harrera prozesuan laguntzea eta babesa ematean datza.

Atal honetan helburuak maila ezberdinetan planteatzen ditugu:
⦁ Elkarteari dagokionez.
⦁ Harrera Familiei dagokionez.
⦁ Harrera Familian dauden haur eta gazteei dagokionez.
⦁ Herritarrei orokorrean eta gizarteari dagokionez.

 

BEROAk, ONDORENGO HELBURUAK DITU:
⦁ Harrerako adingabearen eskubideen defentsa.
⦁ Harrera familiei laguntza eta beren eskubideen defentsa.
⦁ Familia Harreraren legezko figuraren sustapena.

 

ZER NAHI DUGU?
⦁Harrera familia eta pertsonei aholkularitza zerbitzua eskaini.
⦁Familia Harreraren gizarte zabalkunderako jarduerak garatu.
⦁Herri-erakundeei harrera familia eta pertsonekiko lankidetza eskatu, elkar hobeto ulertu eta Elkarte honen sorreraren zio ziren helburuak gara daitezen, eta era berean adingabeen babeserako osatutako eta osa litezkeen erakunde publikoetan beren presentzia eskatu.
⦁Baliabide nahikoa erdietsi eta mota guztietako eta edozein tituloren trukeko ondasunak eskuratzeko jarduerak bideratu; hala nola, era guztietako ekitaldi eta hitzarmenak burutu.
⦁Legeekin eta bere Estatutuekin bat datozen mota guztietako egintzak erabilharrerako adingabeen eta harrera familia eta pertsonen eskubideen defentsan.

 

ZER DA HARRERA FAMILIA?
Arrazoi ezberdinengatik beren familia biologikoekin bizi ezin duten adingabeentzat bideraturiko babes baliabidea da.
Aldi baterako neurria da eta foru agindu baten bitartez bisitak burutzen dira.
Zer nahi du harrera familiak, zeintzuk dira bere helburuak?

⦁ Heziketa, errespetua eta maitasuna ematea.
⦁ Familia normalizatu batean integratzen lagundu eta familia giroan bizitzeko aukera eman.
⦁ Zaindu, maitatu eta bere jatorria errespetatzea.
⦁ Zergatik ez dagoen bere familia biolojikoarekin azaltzea eta, egoera hori ulertzen laguntzeaz gain, harekin harremanetan jarraitzeko aukera ematea, adingabearen mesederako bada.
⦁ Harrera ez da adopzzioa, ezta ere adozpiora iristeko bidea. Helburua ez da ume edo nerabearen familia ordezkatzea, une oro errespetatu behar baita.
Harrera familia mota desberdinak daude. Familiaren egoera, baliabideak eta harrera familiaren egunerokotasuna… etxe horren errealitatea.
Zeintzuk behar duten harreran izan?
Haur eta nerabeak, egoera ezberdinengatik Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude, haur babesgabetasun departamenduan.
Izan daitezke:
-Haurretatik nerabeetara.
-Bakarrik edo anai-arreba taldeak.
-Bizi izandako esperientziagatik jarreran oztopo batzuk aurkeztu dezakete.

 

ZER ESKAINTZEN DUGU?
⦁ Harrerako une desberdinen inguruko informazioa, orientatzioa eta aholkularitza, harrera familia gisa dugu esperientziatik.
⦁ Informazio eta prestakuntza hitzaldiak, Elkarbizitza Jardunaldien eta Gipuzkoako Harrera Familien Topaketen antolakuntzaren bitartez.
⦁ Formakuntza saioak urtean zehar familientzat.
⦁ Arlo desberdinetako etorkizuneko profesionaleei formazio saioak eta ikastetxeetan sentsibilizazio kanpainak, prestakuntza saioak etab…: Klaustroa, gurasoak eta ikasleak.
⦁ Aisialdiko jarduerak eta udarako udalekuak: familia harrerako haurrei eta gazteei zuzenduriko aisialdiko eta asteburuetako jarduerak, era Berean, harrera familiei ere sosegu gisa balio izateko.
⦁ Gzateen garapenerako zuzenduriko proiektua: Bizitza Hartzen.
⦁ Etxegorriaren kudeaketa; haurren eta beren familia biologikoen arteko bistaldi ikuskatuak egiten diren gunea.

 

ZER DA ETXEGORRIA?
“ETXEGORRIA” Elkarbizitza Gunea Harrera Familiaren baliabide bat da 2007an sortua. Bertan pertsona ezberdinen harremana ematen da; adingabeak, profesionalak eta familia biolojikoak. Baliabide honetan, bixitak egin daitezke, foru aginduak dion bezala, haur eta gazteen bixitak beraien familia biolojikoarekin.
Kontaktu hauek erreztu ahal izateko, Etxegorria gela egokituak ditugu bisitak lasaitasun osoz igaro ahal izateko.

 

ZEIN DA ETXEGORRIAREN HELBURU?
Gune honen izatearen arrazoia, harreran dauden haur eta gazteetaz arduratzeaz gain, gune lasai eta intimo batean beraien familia biologikoekin bisita ikuskatuak egitean datza. Ikuskazaintza hauen bitartez erlazioa hobetu eta mantendu eta bide batez beraien seme-alabei zaintza eta beharrezko arreta eman nahi da.
Helburua harreran dagoen haurra jatorrizko familiarekin harremanak erraztea eta era egoki batetan aurrera eramatea da. Harreman hauek ingurune estrukturatu batetan egiteak haurrari esperientzia positiboak izaten laguntzen, aurretik zeuden arazoak berregiten eta hezkuntza eredu, bai personal zein social, egokiak barneratzen laguntzen dio.

 

NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Kasuak gunera bideratzen dituzten kasuetako profesionalekin hasten da kontaktua. Eskaera hori idatziz egiten da, kasuari buruz informazio minimo bat emanez. Egutegia prestatu eta erregistro bat burutzen da. Astero hitzartutako bixiten programazioa bidaltzen da eta eguneroko kontaktuan aldaketeten berri izaten dugu.

 

BALIABIDEAREN BALORAZIOA
Jarraipena eta balorazioa fase ezberdinetan lantzen da. Alderdi ezberdinak baloratzen dira; jasotako arreta, protokoloak, arauak, etab..

 

ZER ESKAINI DEZAKEGU HARRERA FAMILIEK?
Harrera familiek adingabeei familia eredu estrukturatua eta normalizatua eskaintzen diegu, erreferentzi irudi seguruak dituena.
Egonkortasun fisikoa eta emozionala, babesa eta maitasuna eskaintzen diegu.
Adingabeen eskuetara gure familia ipintzen dugu, aukera bat ematen diegu hazi, hezi eta bizi daitetzen giro normalizatu batean..

 

EZ GAUDE BAKARRIK! LAGUNTZA DUGU!
Harrera familiak, harrerako prozesu osoan zehar eskura ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dizkigun baliabide jakin batzuk: Laguntza profesionala dugu momentu oro eta laguntza ekonomikoak.
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua.
Kontaktua: familiaharrera@gipuzkoa.eus / 943112522
Lauka ikasketa eta eskuhartze psikologiko zentrua S.L.:
Kontaktua: lauka@lauka.org / 943457740

 

 

ETA ZUK... ZERGATIK EZ?

Familia Harrerako jakin-mina baduzu, edota zalantzak argitzeko beharra, gurekin harremanetan jar zaitezke honako helbide honen bitartez: asociacionberoa@asberoa.com / 943245604.

 

PARTAIDE KOLABORATZAILEAK