Beroa Elkartea Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea da.
1999an sortu zenetik bazkide diren familien, profesionalen, Administrazioaren eta Entitate ezberdinen laguntza izan du. Familia harreran inplikatuta dauden alderdi ezberdinei erantzuna eman eta laguntzeko programa eta proiektu ezberdinak burutu dira baliabide hau ezagutzera emanez, prozesuak hobetuz, ikusezina dena ikusgai eginez, jarduteko moduak adostuz, etab.
Gure helburuak hauek dira:
– Harreran dauden haur eta nerabeen eskubideen defentsa.
– Harrera familia edo pertsonei babesa ematea eta euren eskubideen defentsa.
– Harrera Familiaren legezko irudia sustatzea.
Horretarako, haur edo nerabearen eta harrera familiaren errealitatea barne hartzen dituzten proiektu eta programa ezberdinak garatzen ditugu.
CALLE AUTONOMÍA, 17 – BAJO 2, Donostia-San Sebastián