HARRERA FAMILIAK

Haur eta nerabeei zuzendutako babes neurri bat da. Arrazoi ezberdinengatik beraien jatorrizko familiarekin bizi ezin dutenean ingurune seguru eta egonkor bat bilatu behar zaie.

Harrera Familiek egonokortasuna, babesa eta maitasuna eskaintzen die egoera gogor eta zailetatik pasa diren haur eta nerabeei. Jatorrizko familiarekin harremana mantentzen jarraituko dute, beraientzat onuragarria denean, eta hasiera batean zaila dirudien arren, bi alderditatik (jatorrizko familia eta harrera familia) kolaborazio eta komunikazio positibo bat egotea da idealena haur eta nerabe hauentzat.

Harrera Familia izateko balorazio prozesu batetik pasa behar da, familia edo
pertsonaren ezaugarriak jaso, bete ditzakeen beharrak zein diren ezagutu eta familiak haur eta nerabeei eskaini diezaiokena zer den jaso eta aztertzen da. Behin egokitasuna lortzean, akoplamendu fasea hasten da eta behar duen haur edo nerabea familiarekin bizitzera joango da.

Kasu bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda, harrera modalitate bat edo bestea zehaztuko da. Baina kasu guztietan familiak laguntza profesionala izango du prozesu guztian zehar.

Harrera modalitate ezberdinak

-Boluntarioa
-Espezializatua.

Iraupenaren arabera:
-Larrialdikoa.
-Aldi baterakoa.
-Iraunkorra.

Harremanaren arabera:
-Besteren familia.
-Familia zabala.
-Gertuko familia.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan:

asociacionberoa@asberoa.com

CALLE AUTONOMÍA, 17 – BAJO 2, Donostia-San Sebastián