Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea

Zer Da Beroa?

BEROA Elkartea (Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea), 1999ko otsailak 6ean sortu zen Donostian. Lege hauei heusten die: 1/2002 Lege Organikoa, martxoak 22koa, Elkarte Eskubide arautzailea, eta 7/2007 Legea, ekainak 22koa, Eukadiko Elkarteei buruzkoa, Eusko Legebiltzarrak onartua, Euskal Herriko Autonomia estatutuen 9 eta 10.13 artikuluen arabera. 

Elkartearen Helburuak

Zergatik Eta Zertarako Egiten Dugu Lan?

  • Baliabidean interesatuta audenak Entzun, Bideratu eta Aholkatu, batez ere, informazioa jaso nahi duten Harrera Familiei eta beraien ingurukoei.
  • Burutzen ditugun Proiektuen bidez Harrera Familiei lagundu.
  • Harrera Familien eskubideak eta betebeharrak Landu eta Defentatu.
  • Familia Harreran dagoen haurraren eskubideak defendatu eta bere ongizate psikosoziala erraztu.
  • Familia Harreraren Baliabidea gizartean ezagutaraztera eman nahi dugu. Gizarteak errealitate hau ezagutzerako garaian gure esperientzia oinarri hartuta egitea. Horretarako, Difusio eta Sentsibilizazio Kanpainetan parte hartzen dugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera

FAMILIA HARRERA?

– Gure inguruan haurtzaro normal, sano, egoki… bat ez duten haur eta nerabeak dauzkagu. Zoritxarrez uste duguna baina gehaigo dira eta behar luketena baino gehaigo sufritu dute. ALDAKETA GOGORRAK. BAKARDADEA. BELDURRA. ZIURGABETASUN HANDIA. Haur eta nerabe hauek arrazoi desberdinengatik ezin dute beraiek familiekin bizi.

– Beraien familia bilologikoarengandik zainduak izan ezin diren haur eta nerabeak babestu eta zaintzeko modu bat da.

– Haur eta nerabeei laguntzeko modua. Zure familian bat gehiago izanik:

-Hezkuntza, erresptetua eta maitasuna eman.

  • Familia giroan bizitzeko aukera emateaz gain, familian integartzea erraztu.
  • Zaindu, maitatu eta nondik datorren errespetatu.
  • Bere familiarekin zergatik ez dagoen ulertzen lagundu eta onuragarria denean beraiekin harremana mantentzen lagundu.
  • Familia Biologikoa errespetatu, eta baita Foru Aginduak zehazten dituen bisitak ere.

– GARRANTZITSUA: Harrera EZ da adopzioa, ezta egoera horretara iristeko pauso bat. Ez du haur edo nerabearen familia ordezkatzea helburu, hau momentuoro errespetatu behar delarik.

– Harrera haurraren inguruko teknizismoen inguruko ZALANTZAK:

– Tutoretza: Gizpukoako Foru Aldundiak du.

– Guraso ahala: Haurraren guraso biologikoek dute.

– Zaintza: Harrera Familia.

FAMILIA HARRERARA BIDERATUTA EGOTEN DIREN ADINGABEEN EZAUGARRIAK

  • Adin desberdinetakoak.
  • Anai-arrebak dituztenak edo ez.
  • Doluak pasa dituztenak.
  • Tratu txarrak, arduragabekeriak edo abusu sexualak pasa izandakoak.
  • Bere sentitzeko moduan, mundua ulertzeko moduan eta bere erlazionatzeko moduan mina nabari dena.
  • Estimulazio egokirik gabeak.
  • Heltze atzerapenekin.
  • Ulertzeko zailak diren jarrerekin.
  • Pasa duten egoera ulertu gabe.
  • Galdu dutena berreskuratzeko gogoarekin.
  • Etabar.

Ze Ekarpen Ditu Familia Harrerak?

Familia Harrerak haur eta nerabe hauek ahalik eta modu normalizatuenean haztea erreztu nahi du, bebes zentroetan denbora luzez egotea ekidinez.Neurri honekin, zaintza harrera familiaren esku uztearen bitartez, haurraren garapenerako ahalik eta giro egokiena lortu nahi da, familia giroa beraien behar fisiko, kognitibo, emozional eta sozialei erantzuteko egokiena dela kontuan hartuz.

HAUR ETA NERABE HAUEN EZAUGARRI ETA BEHARREI ERANTZUN DIETZAIEKETEN FAMILIA EDO PERTSONAK

– Ezezaguna den haur edo nerabe batekiko atxikimendu seguru bat finkatzeko gaitasunak edukitzea eta enpatia izatea.

– Energia, denbora eta laguntza sare soziala.

– Norberako hausnarketaeta emozioak kudeatzeko gaitasuna izatea.

– Harreran hartutako haur edo nerabea babesteko, zaintzeko, hezteko eta sozializatzeko beste gauza batzuei uko egiteko prestutasuna.

– Malgutasuna, pazientzia, pertseberantzia, leialtasuna eta konpromezua.

– Haur edo nerabean familia biologikoari errespetua.

– Identitate eta partaidetasun bikoitza integratzea sustatzeko gaitasuna.

– Familia biologikoarengandik banatzearen doloan laguntzeko sentsibilitatea eta sendotasuna.

LAGUNDU NAHI DUT… ZEIN DIRA NIRE AUKERAK?

Elkartetik hitzordu informatiboak eskaintzen ditugu, konpromezurik gabeak. Helburua entzutea, hausnartzea eta eduki ditzakezuen zalantzak lasaitasunetik eta konfidantzatik argitzea da.

Harrera mota ezberdinak daude. Hemen duzue bakoitzaren azalpen txiki 

Boluntarioa. Laukak kudeatzen duena (943457740).

Urgentziakoa: haur txikienei zuzendua dago, 0 eta 3 urte artekoei. Hala ere, helburua eta itxaropena 0 eta 6 urte artekoei aukera hau eskaintzea da, harrera egoitzean egon ez daitezen.

Aldi baterako neurria da, 3 hilabete, 6 hilabete edo pixkat bat gehaigo iraun dezakeena. Haurraren beharren arabera. Denbora hau igaro ondoren, haurra urgentziazko familiatik irtengo da, eta familia hau, beste haur bat jasotzeko prestatuko da.

Aldi baterako harrera: Aldi baterako harrera da, iraupen zehatzekoa, hilabete batzuetatik bi urtera arte iraun dezake. Haurrak familia biologikoarekin itzultzeko aukera baloratzen da, tarte horretan harrera familian zainduak izaten direlarik.

Harrera iraunkorra: Ez du iraupen zehatzik, haur edo nerabeak adin nagusia egiten den arte iraun dezake. Harrera hauetan haur hauek beraien familia biologikoarekin itzultzeko aukerarik ez dutela ikusten da.

.

Espezializatua. Agintzarik kudeatzen du (943544497)

Behar bereziak dituzten haur eta nerabeak daude. Honek, dedikazio guztia eskatzen du. Horretarako, harreratzailak prestakuntza bat, esperientzia eta formakuntza zehatza edukitzea eskatzen da, haur edo nerabearen beharrak modu egokian erantzuteko..

Izeba proiektua. Baketikek kudeatzen du (943251005).

Pertsonez eta familiez osatutako sare bat da, hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean harrera egoitzetan bizi diren haur eta nerabeen osaba-izeba papera betetzen dute. Erreferentziazko familiar bat eskaintzen zaie sostengu afektiboa eta babesa eskaintzeaz gain, gertuko harreman sozialak zabaltzen lagunduko diena.

Beste aukera batzuk

⦁ BEROArekin kolabora dezakezu donazio bat egiten egokia deritzozun kopuruarekin, urteko edozein unetan. Oso erraza da, gurekin jarri harremanetan eta listo.

⦁ Zure lantokia, enpresa edo dendaren bitartez kolaboratu eta parte hartu.

HARRERAREN ONDOREN TALDEAN LAN EGITEKO ORDUA DA ADINGABEAREN ONGIZATEA LORTZEKO

Topa ditzakegun zailtasun batzuk:

– Leialtasun arazoak.

– Identitatearen garapena / Bizitza historia.

– Ikasketa zailtasunak.

– Harremantzeko eta emozio zailtasunak.- Autoestimu eta konfiantza falta.

PROGRAMAS

Tras la situación del Covid quedan anuladas todas las actividades presenciales

IRTEERAK! EGITASMOA

Beroan Adin txikikoen aisialdia ezinbestekoa dela uste dugu.“Ttiki plan”ekin hasten gara, non aisialdi eta astialdi ekintzetan gaitasun sozialak eskuratzen lantzeaz gain, erreferentziazko taldeak sortu eta ondo pasatzen dugun.

Gure elkartean familiak oso garrantzitsuak direnez, “Family plan”etan familiek beraien haurrekin ekintza dibertigarri ezberdinez disfrutatzeko espazio bat ematen dugu. Ekintzak Euskal Herritik kanpo eta barnean egin izan ditugu. Garrantzitsua da baita familien proposamenak jasotzea planak burutzeko.

Udaran egun batzuetako irteerak antolatzen ditugu “Udalekuak” non naturarengana hurbiltzen garen, plan ezberdinez disfrutatuz eta euskeraren erabilera sustatuz.

PROGRAMA IRTERAK!

Difusio eta sentsibilizazio kanpaina ezberdinen bitartez herritarrengana hurbiltzen gara urtero. “Harreraren Familiaren Gida”ren bitartez gure errealitatea ezagutzera eman nahi dugu, pertsona gehiagorengana helduz.

“Beroako Harrera Familien Jaurdunaldia” eta “Bazkideen Batzar Orokorra” urtero burutzen ditugun ekintzak dira, non elkar elkartzen garen Elkarte moduan hobetzen jarraitzeko.

Beroa Bizipoza elkartearen barruan dago beste 35 elkarte, 20 bazkide, 13 babesle eta 120 boluntariorekin. Irrien Lagunak Klubetik sortutako proeiktua da. Hau, Katxiporreta pailazoak, Elkar argitaletxea eta Berria egunkariaz osatuta dago. Ikuspuntu pedagogiko eta hezigarritik lan egiten da, familia arloko elkarteei laguntzen zaie eta euskeraren erabilera sustatzen da.

FORMAKUNTZA PROGRAMA

Informazio eta formakuntza saioak eskaintzen ditugu “Elkarbizitza Jaurdunaldia”ren eta “Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa”ren bitartez. Formakuntza saioak garatzen ditugu familientzat beraiek eskatzen dizkiguten gaien ingurukoak.

Hazi, Hezi, Bizi: formakuntza saioak eskaintzen ditugu erdi mailako eta unibertsitate graduetan etorkizuneko profesionalentzat. Honez gain, eskoletan irakasleentzat, guraso eta ikasleentzat ere eskaintzen ditugu.

ETXEGORRIA: ELKARBIZITZA GUNEA

Elkarbizitza Gunea 2007tik haur eta nerabeen, eta hauen guraso biologikoen arteko gainbegiratutako bisitak ematen diren lekua da. Bertan, adin txikikoen, profesionalen eta familia biologikoen arteko harremanak finkatzen dira.

Guneak bederatzi gela ezberdin ditu bisita hauek egoera atsegin batean eman daitezen. Helburua, haurraren edo nerabearen, eta familia biologikoaren arteko interakzioak erraztea da, seme-alabak gurasoekin eta beste senideekin elkartzeko aukera emanez.

Oztopo arkitektoniko gabeko gunea da.

JARDUERA PROGRAMAK 2020!

Otsaila

DONOSTIA. PATRIS SURF. EKINTZA -SCAPE ROOM-ACTIVIDAD Egun pasa PALACIO DEL HIELO TXURI URDIN Egun pasa

Apirila

DONOSTIA. PATRIS SURF. EKINTZA -SKATE-ACTIVIDAD Egun pasa

Ekaina

ORIO. HONDARTZA PLANA Tirolina Hondar parkea Ahateak Egun pasa

Iraila

FAMILY PLAN OPCIONES A VALORAR EN LA ASAMBLEA Asteburu pasa -Fin de semana Se diseñarán las actividades a medida, teniendo en cuenta la edad de los participantes.

Martxoa

DEBA. ALBERGUE DE LASTUR. Asteburu pasa – Fin de semana Senderismo, orientación y hípica

Maiatza

DONOSTIA TOP CHEF. SUKALDARI TAILERRA

Uztaila

UDALEKUAK-CAMPAMENTO Lugar por concretar Deba. Lastur

Urria

DONOSTIA. PATRIS SURF. EKINTZA -SKATE-ACTIVIDAD Egun pasa

Azaroa

FAMILY PLAN OLENTZEROREN ETXEA MIRANDAOLA. LENBUR. LEGAZPIA Egun pasa UGP-PIN DONOSTIA Egun pasa

Harrera Familiak Prozesu guztian hainbat baliabideen euskarria dute:

Gipuzkoako Foru Aldundia – Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzua. Gizarte Politikako Departamentua.

Kontaktua: 

familiaharrera@gipuzkoa.eus

943112522

Lauka, Azterketa eta Eskuhartze Psikologikoetako Zentroa S.L.

Kontaktua:

lauka@lauka.org

943457740

AGINTZARI (Gizarte Ekimeneko Kooperatiba)

Kontaktua:

pafe@agintzari.com

943544497

BAKETIK (Baketik Fundazioa)

Kontaktua:

info@baketik.org

943251005

 

BEROAKO LANTALDEA

Leticia

PSIKOLOGOA ETA FAMILIA ETA BIKOTE TERAPEUTA

2002. urteaza geroztik gurekin dago. Pazientea, garbia eta gertukoa.

Maite

GIZARTE LANGILEA

2010etik gogor lanean dabilena. Txukuna eta erabakitzailea egituratua eta enpatikoa.

Harritxu

GIZARTERATZAILEA

Taldeko kirolaria, Elkartera freskotasuna ekarri digu. 2018an hasi zen. Elkarbizitza gunera datozen Familia Biologikoek bere gertutasuna eta adeitasuna eskertzen dute.

2002. urteaza geroztik gurekin dago. Pazientea, garbia eta gertukoa.

Zuzendaritza Batzordearekin batera Elkartearen proiektuak aurrera eramaten dituzte. Koordinazioa egunerokoa izaten da, bai talde barnekoa eta baita Babes Sistema Sareko gainontzeko profesionalekikoa.

Bazkide diren Harrera Hamilia guztiei arreta zaindu eta egoki bat eskaintzeko helburuarekin, gure esperientzia luzeak baliabidearen kalitatea bermatzen  duelarik.

Beroako bazkide, 50,00 € urteko kuota izaten da. Inskripzio orria bete, Batzar Nagusiaren onespena jaso eta ordainketa egin dezakezu.

Beroako bazkide izateko hiru pauso egin behar dira:

  1. Inskripzio fitxa bete. (fitxa)
  2. Batzar Nagusiaren onespena jaso..
  3. Elkarteko kontuan 50,00 euroko sarrera egin.

NOTIZIAK

 Gipuzkoako Foru Aldundiak

Harrera Familiak bilatzeko kanpaina bati hasiera eman dio.

Hurrengo egunean sare sozialetan ikusgai edukiko duzue bideoa.

Zuen inguruan partekatzea eskatzen dizuegu

merchandising

CAMISETA ADULTO

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed nec sagittis dolor. Maecenas quam nunc, tincidunt quis facilisis ut, faucibus eget lacus

CAMISETA NIÑ@

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed nec sagittis dolor. Maecenas quam nunc, tincidunt quis facilisis ut, faucibus eget lacus

BOLSA

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed nec sagittis dolor. Maecenas quam nunc, tincidunt quis facilisis ut, faucibus eget lacus

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed nec sagittis dolor. Maecenas quam nunc, tincidunt quis facilisis ut, faucibus eget lacus

MASCARILLAS

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed nec sagittis dolor. Maecenas quam nunc, tincidunt quis facilisis ut, faucibus eget lacus

KONTAKTUA

Autonomia Kalea 17 B2 Donostia/San Sebastián

asociacionberoa@asberoa.com

Tel: 943 245 604

TALDEKIDEA

LAGUNTZAILEAK

Scroll to top